XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskel Herrijen ondiño txartoau, euskaldunok bestiek paño geijau zapaldu gaittuez ta.

Honera etortzen diran inglesak ez dute jakiten gu zapalduta bizi geranik, guk esplikatu ezik.

Inglesak esplikatu dizute zuri libertadia ta tolerantzia daukatela?.

Ez, andrie, ez, hori neuk ikusi dot neure begijekaz.

Nola?.

Ikuskozu zelan: hemen edozein bentanilla baten, nahiz ayuntamentukoa, nahiz elektrizidadeko konpañiakoa, nahiz butanokoa, nahiz gobernukoa dala, Francotxu bat topetan dozu beti.

Beragaz berba egin ostien burua makurtute urtetan dozu kalera kakanarru bat baño ezaralakoan.

Inglaterran, edozein lekutan berba eitten dozunien, kakanarru bat barik, jaun bat zarala ikusten dozu.

Han eztabez ikesi Francoren lekziñoak.

Nik hor ez det ikusten tolerantziya, edukazioa baizik.

Ez, bentanillako Francotxuk, ezetako deretxorik eztaukazule adierazten dotzu, eskatuten deutsazune egiten badeu mesede bat eitten dotzule, zuk ezin zeinkijola eginerazo, eta hori edukaziñoagaz be esan leike.

Eta nola ikusi lezake hemendik joandakoak han tolerantzi haundiya dagola?.

Hori egunero ikusten da detalle askotan: manifestaziñoetan, Hyde Park'eko Speakers Corner'en entzuten diren hitzaldietan, protestantien domeketako kantuetan, polizijen tratuen eta beste milla gauzetan.